XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hortako zahar zaizte lau mendez eta zatozte enekin gure arbaso baten sukalderat, iluntze batez.

Su eder baten ondoan, huna jarri-ta, amatchi, hiru lau haur inguruan dituela.

Ama berritz, bacher lanetan ari da, artean hasperen batzu entzun-araziz, doike itsasoan den gizonaren orhoitzeak eginarazten diozkanak.

Bainan, hauchok haurren prestutasuna!.

Ez harri; amatchi ichoriotan dugu: Haurrak ez ahantz ur benedikatuarekin seinatzea oheratekoan.

Bertzenaz sorginek berdin gauaz eremanen zaituzte.

Ganden astean oraino bat gan omen dute bere sehaskatik.

Zorionez haurra nigarrez hasi baita, burasoak atzarri dire eta sukaldeko atean, abantchu kanpoan zelarik gelditu dute.

Bainan, dio tikienak, norat eremanen zuten?.

Deubru bestarat, haurra.

Han haurrak deubruari jaterat eskaintzen diozkate edo hari saltzen.

Eta haurrek ez badiote deubrueri musu eman nahi, sorginak zanpakoka ez zaizkote gelditzen.

Luziferrek, behieri adarretan bezala, burdin goritu batekin, bere seinalea ezartzen diote begian.

Seinale hura apo zango bat izaiten da.

Geroztik, haurrek apo itsusi, beltz, haundi batzuen zain behar dute egon, han ilunpetan.

Kasu beraz, haurrak.

Ur benedikatua ez ahantz.

Ederki eginen zinuteke beti zuen sakelan ibiltzen bazinute pichka bat.

Hemen, krak, amatchi ichiltzen da.

Zer du bada? Ez duzu entzun oilarra kukurukuka? Gizon gorra zu!.

Haurrek amak eta amatchik bertzelako beharria dute, ezen denak oihuka ez dire ichiltzen: Sorgina puies, sorgina puies!.

Aur bat gatz laster surat aurtiki du batek, zarta dadien mila bunbakotan.

Yes hauchok bitchikeria!.

Zertako hori? Ha, ez dakizue!.

Ikasiko dauzuetet beraz, chimichta lasterrak bezala ziuztan ibiltzen diren sorginak, gauaz, airez aire, multzoka edo banazka, ezkartz gider batzuen gainean edo oraino akerren itchurako deubru ikaragarri batzuen bizkarrean.

Oilarrek begi ona baitute, sorgin chimichtak, egun argiarentzat artzen dituzte eta horra zertako kukurukuka diren hasten....

Bainan ez orai kecha, egon deskantsuan, ezen gatzaren zanpakoek sorginak urruntzen baitituzte.

Amatchi kezkan dugu: Ha, haurrak, berritz ere, gure etche inguru huntan dute ba beren besta sorginek.

Gan den gabian, ohetik entzun ditut gure errekan heien irrintzinak.